Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como Tecnologia y Sociedad

Denboraren errebeldeak

 Gure arbasoengandik gauza izugarri onak jaso ditugu oinordetzan, baina baita gauza izugarri suntsitzaileak eta bidegabeak ere (Krznaric, 2020). Beraz, bistakoa da ondorengo belaunaldiek ere bietatik jasoko dutela gugandik. Kontua da, utziko diegun horren kontzientziarik izan nahi ote dugun edo gai ote garen horretarako, bat-batekotasunaren eta norabiderik gabeko berrikuntzaren gizarte honetan. Orainaldira iltzatuta bizi bagara ere, era berean, etorkizuna kolonizatu dugu; hori bai, ez dugu eragiten ari gatzaizkion kalte ekologiko eta teknologikoen erantzule egin nahi, gu ez baikara, oraingoz, etorkizun hori habitatzen dutenak – ustiatu besterik ez dugu egiten-. Ez hori bakarrik, etorkizuna gure bailitzan bizi eta tratatzen dugu, benetan bera biziko dutenen baldintzei ez-ikusia egitearekin batera. Epe laburreko begiradak itsutzen gaitu, nahiz eta gure ekintzekkin eta ideiekin epe luzerako arrastoak uzten ari garen. Erantzukizun horri ihes egitearen ondorio izan daiteke, again,...

Zientzia ala basakeria?

Lehen baino hobeto bizi ginela esatetik, gure aurrekoak baino okerrago biziko garen lehen belaunaldia izango garela esatera igaro gara. Krisi hitzari edozein adjektibo gehitu eta egungo arazoetako bat izendatzeko balioko luke. Iraganaren eta orainaldiaren arteko konparaketa horretan, baina, etorkizunari begira bizi gara etengabe eta bi eratako ikuspegiak aurki genitzazke inguruan: batetik, apokalipsiaren etorrera eta zibilizazioaren – edo munduaren, zergatik ez- amaiera saihestezina iragartzen dutenak; bestetik, zientziaren – edo gizakiaren- uste onean fedea izan nahi eta konponbidearen apologia sutsua egiten dutenak. Gezurra badirudi ere, batak ala besteak ondorio berberera eraman zaitzakete: arazoaren aurrean eskurik hartu ez eta eskuak gurutzatuta gelditzera. Egia esan, guztia mundu mailako arazoa den garaian, ez da erraza norbere arduraz jabetzea. Eskuartean ditugun arazoen magnitudeak berak, krisi klimatikoak edo biodibertsitatearen desarpenak kasu, ez die herritarrei ekintzar...

Berrikuntza eta haustura: non gaude eta nora goaz?

Azken mendeak garapenaren, eboluzioaren eta hazkundearen arotzat hartu ondoren, XXI. Mende hau berrikuntzarena dela esan ohi da: iraganarekiko – are, orainaldiarekiko berarekiko ere- haustura eta etorkizunarekiko etengabeko begirada duen gizartean, aldi berean, zaila da etorkizun posibleak antzematea. Garapen teknologikoaren gidaritzapean, mundua hobetzen doala nekez esan dezakegu baina, bederen, gure gailuak gero eta berriagoak dira (Lepore, 2014). Beraz, ba al du zentzurik garapenaz hitz egiten jarraitzeak? Eraldaketa eta eraberritzea al dira mundua ardazten duen kontzeptu berriak? Nora garamatzate ekintza edo ideia apurtzaile gero eta ugariagoek? Larrialdi klimatikoaren garaiotan garapen jasangarriaren mantrak goia jo duela badirudi, antzekoa esan daiteke garapen linealaren kasuan; dagoeneko, ezinezkoa da aurrerapenak bizi baldintzen hobekuntzekin lotzea kontraesanetan erori gabe. Ildo horretan, berrikuntza da gaur egungo modako hitza, era berean berrikuntzatzat har daitekeen ko...

Naturaren amaiera (Latourren arabera)

“Ekologia (…) ez da naturaren ustekabeko agerpena espazio publikoan, naturaren amaiera bera baizik”. Bruno Latour filosofo frantziarraren hitz horiek (Latour, 2019) hausnarketa soka luzea dakarte atzetik, korapilo zaharrak askatu eta berriak osatzera garamatzana, ezinbestean. “ Cara a cara con el planeta: una nueva mirada sobre el cambio climático alejada de las posiciones apocalípticas ” liburuko zenbait pasartetan dioena aintzat hartuta, esaldiaren esanahaia aztertzen saiatuko gara ondoko lerroetan. Izan ere, Latourren hitzetan, Natura eta Kulturaren arteko banaketa zaharrak zentzua izateari utzi dio Antropozenoaren garaian eta adiera horrek utzi digun mundua – mendebaldeko hiritarroi, bederen- ez da bizitzeko moduko tokia. Horrela, naturaz hitz egiten denean, adiera jakin bat ematen zaio; tranpatia, sinplifikatua, moralizatzailea eta polemikoa dena. Izan ere, badirudi egungo krisi ekologikoak bistaratzen digula “gizakia naturaren menpe” dagoela edota “gizakia naturara itzultz...

Carta (ficticia) de Fritz Haber en respuesta a Clara Immerwahr

El hombre que impulsó el uso de las armas químicas en la guerra puede ser, a su vez, el científico que descubrió el método para hacer posible la alimentación de millones de personas en el mundo. Y es que la actividad cien-tífica, también se enfrenta al eterno debate - ético y moral, político y social- sobre la persona tras el personaje. Está carta ficticia de uno de los químicos más conocidos de la historia, Fritz Haber (1868-1934), a su esposa y también química Clara Immerwahr (1870-1915), busca reflexionar sobre la ambivalencia de la ciencia. La misiva a la que responde está prestada por la blogger @darthscience666 que ha publicado la carta ficticia de Clara en su blog . Cambridge, Inglaterra. 19 de abril de 1933 Mi por siempre querida Clara: No puedo expresar mi consternación al leer tus frías palabras de despedida, las cuales leo como si hubieran sido escritas encima de tu cuerpo helado y sin vida, aquel cuerpo que tu tan querido hijo Hermann encontró en el jardín. Un...